miércoles, 25 de marzo de 2009

BIGARREN EGUNA

Egun on,

Gaur nire bigarren eguna izan da. Gaurkoa zertxobait interesgarriagoa iruditu zait, bada, gai ezberdinen inguruan jorratu gara iritzi ezberdinak jasoz eta hauen inguruan erreflexionatuz.
Teknologia Berrien arloan, honi buruz hitz egitea ezinbestekotzat hartzen dut, izan ere, egun gure inguruan etengabe teknologia berriak aurkitzen ditugu eta hauek nola, noiz, zertarako,... erabili jakitea garrantzitsua da.

Hasteko sarrera moduan, eztabaida honi ekiteko bi bideo interesgarri jarri ditu, horietako batek zer pentsa eman dit eta honek eman dio abiapuntua gaurko klaseari, hots, teknologiak komunikatzeko duen ahalmena.

Orokorrean iritzi antzekoak egon dira, gehienok pentsatzen dugun moduan teknologia pertsonen artean komunikatzeko baliabide paregabea da eta erraztasun asko ematen dizkigu, hala ere, hauek zein neurritan erabili behar den kontzientziatu eta aztertu behar dela diogu gehienok baita ere. Teknologia lagungarria da eta askatasun handia ematen du nork bere iritzia emateko baita askatasun osoz besteena ikusi, entzun,... eta hauengandik ikasteko ere, baina ez gara honen pean ibili behar esaterako telefono mugikorrekin gertatzen den moduan.

Honekin lotuta eskoletako teknologiaz jorratzen aritu gara, izan ere, eskoletan askotan teknologiari ez zaio behar bezalako garrantzia ematen edo ez da ondo jakiten hau nola tratatu, horregatik teknologia berriak eskolen barrura sartzeaz gain honen inguruko formakuntza jaso beharko lukete irakasleek ere, izan ere, teknologia barneratzerako orduan garrantzitsuena hau proiektu pedagogiko gaten barruan sartuko dela. Hau da Teknologia pedagogiaren pean dago, hortaz, proiektu pedagogikoa egokia bada, teknologiaren erabilera egokia izango da.

Hau izan da orokorrean gaurko klasean egindakoa, uste dut, ezinbestekoa dela honen inguruan hitz egitea arlo hau ematerako orduan.


¿QUE TE SUGIERE ESTE ESCENARIO?



¿ES EL MUNDO MAS COLABORATIVO?

martes, 24 de marzo de 2009

NIRE LEHENENGO EGUNA

Kaixo:

Gaur unibertsitateko "Hezkuntzari Aplikatutako Teknologia Berriak" ikasgaiarekin hasi naiz. Lehenik eta behin ikasgai honen nondik-norakoak eta helburuak zeintzuk diren azaldu ondoren plataforma desberdinetan sartu gara, hala nola, "Moodle""Elkarrikertuz",... eta hauetako bakoitzaren aldeak zeintzuk diren ikusi ditugu. Elkarrikertuz ezaguna dut beste lan batzuk direla eta interesgarria iruditzen zait, norberak egin eta gainontzekoengandik jaso ditzaken ekarpenengatik gehienbat.

Azkenik, "Google"-n sartu eta hortik abiatuta, Gmail-en sartu izena eman eta "Crear Blog"-en sartuz Blog hau egin dut oraintxe, egia esan ez dut oso gustuko horrelako gauzak egitea baina emaitzak politak izango daitezkelakoan nago, izan ere, etorkizunean hemen ikasitakoa baliagarria izango dela uste dut.


IKASTAROA: