miércoles, 29 de abril de 2009

ZORTZIGARREN EGUNA

Kaixo,

Duela gutxi Amara Berriko bideo bat ikusi berri dugu. Amara Berrin aldizkaria, irratia, telebista, txikiweb-a,... dute, hortaz, esan dezakegu, oso aurreratuak daudela teknologian, baita garrantzia handia ematen diotela ere esan daiteke (betiere proiektu pedagogikoan oinarrituta). Nik Amara Berrin ikasi nuen aldetik, baina Morlas edifizioan, gauza hauek guztiak, hots, irratia, aldizkaria, txiki web-a, telebista,... ezagunak ditut, lan egin baitut horietan. Hala ere, ni Amara Berrin ikasten negoenean oraindik ez zegoen horrenbeste teknologiarik, gainontzeko aspektuak landu nituen arren, txikiweb-a ez zegoen, baina lan dinamika ezaguna eta interesgarria iruditzen zait.

Txikiweb-an zentratu da gaurko bideoa. Txikiweb-a txoko bat da, aproposa bertan teknologia baliabideekin lan egiteko. Txikiweb, eskolako web orrialdeko atal bat da eta hau burutzeaz eskolako ikasleak arduratzen direla ikusi ahal izan dugu. Egunero lau ikaslek hartzen dute parte, era berea, egunero interneten publikatzen delarik.
Bertan irratiko emisioak zintzilikatzen dira, txikien lanak,... eta lan hori guztia burutzeko ordenagailua, eskanerra,... erabiltzen dute.

Irakaslearen papera egokia dela iruditzen zait, bada, gauzak gogorarazi eta sugeritu egiten ditu, dialogatu egiten du, bere iritzia ematen du,...

Lan hau ebaluatua izaten da eta ikasleei diploma bat eman egiten zaie (azkeneko hau oso egokia iruditu zaidalarik).

Hau baliagarria izan zait, guk egin beharreko lanaren eredu moduko bat ikusi ahal izateko eta horretaz jorratu gara:
Deskribapena irudi bidez azaldu beharko da, baita non dagoen kokatua ere, nola dagoen egituratuta (irakasle papera, zer dagoen,...), ikasle-irakasle rola eta hauen ahotsa bideoan adieraztea, ikasleek egindako lanak erakustea, gure ikuspegi pertsonala txertatzea (gure ahotsa azaltzea garrantzitsua da),...

Lagungarria izan zait gaurko klasea lana bideratzeko eta eredu bat ikusi ahal izateko.

Hau izan da gaurkoz dena,

agur.

martes, 28 de abril de 2009

ZAZPIGARREN EGUNA

Egun on,

Gaurkoan bi gauza garrantzitsu eta baliagarri egin ditugu, batetik PICASA WEB zerbitzua erabiltzea eta bestetik, WEBQUESTA.
Interesgarria iruditu zait, izan ere, gauza asko egiteko bideak irekiko dizkigulakoan nago.

PICASA-ri dagokionez album bat irekitzen eta bertan argazki bat nola igo ikasi dugu. Hortik gure blogean nola txertatu ere ikusi dugu. Bigarren proba bat egin dut gero eta erraztasuna lortu dut, gutxinaka. Gustora aritu naiz eta baliagarria iruditu zait benetan.

Jarraian honen adibide:

De IKT



Bigarrenik, esan bezala WEBQUESTA aztertu dugu. Bi eredu nahiko erakargarriak ikusi ditugu batetik "Gernikako bonbardaketaren" ingurukoa eta bestetik haurrekin lantzeko eta haur hezkuntzan zentratuagoa "abereen" inguruan.

Azken hau aztertzen aritu ondoren, haurrekin unitate didaktiko baten atal bat lantzeko baliabide egokia dela iruditzen zait. Pausuak (sarrera, lana,...) oso azpimarratuak daude WEBQUEST-ean eta hori oso adierazgarri nagusia da. Ikus daitekenez honen bidez, hots, WEBQUEST-aren bidez haurraren AUTONOMIA landu daiteke, izan ere, prozesuaren pausuak irudien bidez, bideoen bidez,... azal diezaiekegu haurrei.

Jarraian dugun hau WEBQUEST baten enlacea eta azala (bertan pausuak ondo ikus daitezke) litzateke:

http://picasaweb.google.com/lh/photo/VoEaAkJ6RcjiSLLwud5Wwg?feat=directlink

De IKT


Azkenik, zer da telebista solidarioa? galderari erantzuteko foro bat ireki duela komentatu du irakasleak, honen gonbidapena korreoan dago, bertara sartu eta gure talde iritzia eta gure lanerako proposamena idatzi beharko dugula komentatu digu.

Hau izan da, orokorrean, gaur landu duguna.

miércoles, 22 de abril de 2009

SEIGARREN EGUNA

Kaixo:

Gaur, 2009-04-22 an, hainbat ekintza egin ditugu gelan. Hasteko teknologiaren inguruan hitz egiten hasi gara, ideia desberdinak planteatu direlarik, hala nola:

Teknologiarekin aldaketa ugari gertatu dira, esaterako, pertsonaren presentzia kendu egin da. Teknologiari esker irakaslearen papera aldatzen ari da, orientatzaileagoa da eta ez bakarrik berak zekiena. Horrekin batera, esan beharra dago, geroz eta eduki teknologiko gehiago dago eta horregatik gure helburu pedagogikoak aurrera ateratzeko aukeraketa egitea garrantzitsua da.
Garrantzitsua da, formula egokia bilatzea ikasleek teknologia eskura izateko baina betiere helburu pedagogikoak burutzeko helburuz.

Teknologiak bi aspektu garrantzitsu dakarzki: Lenguaje multimedia eta komunikazioa.

Komunikazioari dagokionez esan, irakaskuntza prozesu komunikatiboa bideratzen duela. Azken finean hau izanik, ikaskuntzaren prozesuan oinarria eta hori teknologiak ere ematen du, hots, komunikazioa.

Bestalde, esan, gizartean aldaketak dauden moduan irakaskuntzan baita ere aldaketak egin behar direla. Horretarako metodologia bat planteatu behar da (sormena, arazoen konponketa,...) bultzatzen duena, ALDAKETEN AURREAN NOLA JOKATU JAKITEKO.

Berriro ere gure praktikak burutzeko pausuak aztertu ditugu eta bai galderak, bai pausuak,... dena Elkarrikertuz proiektuarekin lotua dagoela ikusi dugu, proiektuan planteatzen diren galderekin hain zuzen ere, modu honetan errealitatea aztertzeko eta eraldatzeko.

Horretaz gain bideoen inguruan mintzatu gara eta bideoak hainbat bide ireki ditzakela ikusi dut, izan ere, honen bidez beste errealitate bat adierazi daiteke, dauden kateak apurtzeko baliagarria izanik. Honekin batera Indagaccion hitzaren inguruan aritu gara, izan ere, hori da nahi dena, aztertu, gogoeta egin eta gero aldaketak burutu.

Azkenik, Amara Berriko power pointa ikusi dugu, garrantzitsuena honen inguruan teknologia aurrerapen handia duen eskola dela eta jakina beti beti lehentasuna proiektu pedagogikoari ematen zaiola. Oso interesgarria iruditzen zait eta teknologia erabiltzeko proiektu hau beste eskolentzako eredugarria iruditzen zait.

Amara Berriko power pointa:

Agur.

BOSGARREN EGUNA

Kaixo:

Gaurko klasean (2009-04-21) hainbat gauza egin ditugu, besteak beste, teknologiaren inguruan hitz egin, power point ezberdinak ikusi (IKTren ingurukoak) eta azkenik praktikak egiteko metodoa plazaratu dugu horrekin batera aspektu desberdinak jorratuz.

Teknologiaren inguruan aritu garenean ideia desberdinak plazaratu ditugu, hala nola, jakin behar dela zein den teknologia egokiena hezkuntzan sartzeko eta zein ez. Horretaz gain erabilpen egoki bat egin behar dela azpimarratu dugu hauetaz abusatu gabe.

Jarraian aipatu bezala, power point desberdinak ikusi ditugu, hemen dagoen orrialdean hain zuzen ere.

Hauen bidez, teknologia konstruktibismoarekin bateratzea lortu dugu. Irakasleak teknologia berrien aurrean eduki beharko lukeen jarrera, oinarrizko jakintzak eta gaitasunak, irakaskuntzan teknologian duen papera, bideo digitalak, irakasle baten gaitasun teknologikoaz, IKTren garrantziaz... horren guztiaren inguruan sakontzen aritu gara gehienbat.

Jakin badakigu, teknologia segun eta nola aplikatzen den arrakasta gehiago edo gutxiago izango duela. Horregatik eskola tradizionalean ez du horrenbesteko arrakastarik eskola berritzaile edo konstruktibistan eduki dezakeen moduan. Teknologia ez da erabili behar betiko gauzak egiteko, baizik eta gauza berriak deskubritzeko.

Egunerokoa aldatzen doanez, eskolari ere aldatzeko eskatu beharko zaio. Irakaskuntza horrelako baldintzekin lortu dezake mundu ezezagunaren aurrean prest egotea.

Horretaz gain blogean gure nortasuna eta garapena islatzen dugula esan dugu. Horren jarraian bideoen inguruan ere aritu gara, bideo solidarioa zer izan daitekeen esanez eta adibideak emanez.
Honen guztiaren bidez nik nire iritzia eta ideiak hausnartu eta gainontzekoenekin konpartituko dut.

Azkenik lehen esan bezala aktibitate egoki bat nola egin planteatu dugu:
Deskripcion, analisis, resonancia, dialogo, donclusion. Pausu hauek aurrera ateratzeko galdera batzuekin lotuak daude baita pausuz pausu antolatuak ere, guzti hau elkarrikertuz proiektuarekin lotzen delarik. ETENGABEKO IKASKUNTZA IRAKASLEENGAN BULTZTZEKO BALIAGARRIA. Edozein gauza lantzeko baliagarria.

miércoles, 1 de abril de 2009

LAUGARREN EGUNA

Egun on,

Gaur bideoi erreparatu diegu gehienbat eta hauen inguruan mintzatu gara. Bi bideo ikusi ditugu teknologiaren inguruan (jarraian daudenak).

Lehenengo bideoa ikusita gehienbat teknologiaren onuretan zentratzen dela iruditu zait eta esan dugun bezala lortu behar dena mundu erreala eta birtualaren arteko oreka da. Zertara orientatu nahi dugun teknologia? Garrantzitsua da puntu horiek argi eta garbi gelditzea.
Nire ustez teknologiak ez du errealitateko aspekatuak ezabatu behar baizik eta horiei gauza berriak aportatu.

Bigarren bideoa zertxobait gehiago gustatu zait, izan ere, gure eguneroko teknologiaren erabilpena egokia den zalantzan jartzen du. Orekaren aldarrikapena egiten du eta kontzienteki edo inkontzienteki jokatzen dugun galdetzen du.

Horretaz gain bideoen inguruan hitz egin dugu baita ere, bideoek esanahi handia dutela eta irudiak, muntaia,... garrantzia handia duela ideiak transmititzeko orduan.


TEKNOLOGIA... ZERTARAKO? (1)



TEKNOLOGIA... ZERTARAKO? (2)

HIRUGARREN EGUNA

Kaixo:

Gaur klaseko hirugarren eguna izan da eta egia esan gaurkoan ikasitakoa nahiko interesgarria iruditu zait.

Hasteko datorren egun batean Amara Berriko "Txiki Web"-aren inguruan lan egingo dugula komentatu digu beste espezialidadeetako taldeekin batera.
Jarraian IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA begiratu dugu eta nolabait lanaren nondik norakoak ikusi eta aztertu ditugu baita horren inguruan hitz egin ere. Lan hau burutzeko jarraitu beharreko pausuak, faseak,... aztertu ditugu. Horretaz gain denon artean aipatutako lan honetan behin eskolan egonda (ondoren lana borobiltzeko informazioa jasotzeko) zertan fijatu beharko garen eta horrelakoak aipatu ditugu, hala nola:

- Teknologia non kokatua dagoen.
- Zer egiten duten haurrek teknologiarekin.
- Nolakoa den irakasleen prestakuntza.
- Ze software dagoen.
- Zer egiten duten irakasleek ikasleekin. Esaterako irteera bat egiterakoan argazkiak, bideoak,... ateratzen dituzten.
- Amara Berriko planteamendu bera jarraitzen duten.
- Telebista, aldizakaria, irratia,... egiten duten.
- Eskanerra, punteroa, ordenagailua,... duten.
- Zentroan web bat al dago guraso- irakasle harremana mantentzeko.
- Umeen iritzia oso garrantzitsua da baita irakasleek azaldu nahi dutena erakusteko modua ere.
- Nola erlazionatzen diren informatika txokoak beste txokoekin.
- Zein teknologia dagoen txoko bakoitzean.
- Ikasle eta irakaslearen papera zein den.
- Musikan,... zerbait berezia erabiltzen duten.

Horietan fijatuz ahala den neurrian argazkiak, bideoak,... atera beharko ditugu azalpen zehatzagoa egin ahala izateko.

Behin hau azalduta, Blogak duen garrantziaren inguruan hitz egin dugu. Bloga idazteko besterik ez da, izan ere, norberaren blogean bakoitzaren nortasuna islatzen dela aipatu dugu klasean

Jarraian, Docs alorrean sartu gara. Interesgarria iruditu zaigu, bada, honek erraztasun ugari eman ditzake. Behin gure docs-ean izena emanda gure lagunak gonbidatu ditugu.

Azkenik, power pointak, bideoak,... gure blogean txertatzen ikasi dugu, hau ere baliagarria dela uste dudalarik.