miércoles, 27 de mayo de 2009

HAMASEIGARREN EGUNA

Kaixo,

Gaur klaseko azken eguna izan da, horregatik taldetxo bakoitzak lan aurkezpenak egin ditugu. Hausnarketa moduko bat izan da eta jabetu nahiz ikastaro honetako prozesuan hainbat ideia eskuratu ditudala eta beste batzuk ordea aldatu.

Teknologian trebeagoa naizela konturatu naiz, baita etorkizunean baliagarriak izango zaizkidan baliabideak eskuratu ditudala ere eta pozik nago horrekin.
Jabetu naiz baita ere teknologiak gizarte honetan duen garrantziaz eta horren aurrean guk jakin behar dugula zein erabilpen emango diogun.

Irakasle izango naizen aldetik haurrak teknologietan trebatzea garrantzitsua dela ikusi dut, betiere irizpide batzuk jarraituz eta pedagogia batean oinarrituz.

Oso gustura gelditu naiz, ikastaroekin, egindako lanekin eta ikasitakoarekin.

De IKT


Besterik gabe, eskerrik asko.

Agur bero bat

martes, 26 de mayo de 2009

HAMABOSTGARREN EGUNA

Kaixo,
Aste osoan zehar goiz eta arratsalde lanak burutzen, borobiltzen, arazo teknikoak gainditzen,... egon ondoren amaitutzat eman ditugu lanak. Zenbait unetan esperientzia gogorra izan den arren, asko ikasi dudala ikusi ahal izan dut, bai teknologien inguruan baita ikastolen IKT-ren trateraren inguruan, ONG-aren inguruan,...

Hortaz esan dezaket esperientzia aberatsgarria izan dela. Esfortzuaren ondoren orain lanaren fruituak ikus daitezke eta egia esan oso gustura gelditu naiz egindako lanarekin.

Gaurko klasean Scribd-era eta Youtubera igo ditugu gure lanak eta behin hori egin ondoren lanak blogera igo ditut. Hala ere, esan beharra dago, gure bideoetako bat luzeegia zenez ezin izan dugula youtubera igo eta vimeotik egin dugu.

Jarraian gure lanak txertatu ditut:

1)LAN GUZTIEN LABURPENA:

1.1) AURKEZPENERAKO POWER POINTA:
Aurkezpena Aurkezpena Maita05


2)LAN TEORIKOAK (WORD DOKUMENTUAK):

2.1) IKT ZERTARAKO…?
TEKNOLOGIAK... ZERTARAKO TEKNOLOGIAK... ZERTARAKO Maita05

2.2) INGURUNEAREN ALDAKETA… IKASLEEN IKUSPEGITIK:
INGURUNEAREN ALDAKETA... IKASLEEN IKUSPEGITIK INGURUNEAREN ALDAKETA... IKASLEEN IKUSPEGITIK Maita05

2.3) TEKNOLOGIA ETA IRAKASKUNTZ GIROKO ALDAKETAK:
BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA. NON? NOLA?... BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA. NON? NOLA?... Maita05

2.4) IKT TEORIA:
TEORIA IKT TEORIA IKT Maita05

3)IKASGAIEKO HIRU ZUTABEAK (LAN TEORIKOAK ETA HORIEN BIDEOAK):

3.1) IKT KONPARAKETA: ARANTZAZUKO AMA ETA ZURRIOLA.
IKT Zurriola Eta Arantzazuko Ama. Konparaketa BAI IKT Zurriola Eta Arantzazuko Ama. Konparaketa BAI Maita05
-->bideoa:



3.2) PRAKTIKA ONAK: BIKOIZKETA.
Praktika onak Praktika onak Maita05
--> bideoa.

Untitled from Maite Agirrezabalaga on Vimeo.




3.3) MAGIS TB+: BILLY ETA HURKOA FUNDAZIOA.
Magis TB+ Magis TB+ Maita05
--> bideoa.



Hauek izan dira guk burututako lanak, gustora gelditu naiz egindako lanarekin.
Agur.

miércoles, 20 de mayo de 2009

HAMALAUGARREN EGUNA

Egun on,

Gaur klasera iritsi eta atzo egindako lanen inguruan hizketan aritu gara, gaurko nondik norakoak zehazteko eta era berean lanen inguruan hitz egin eta gaur zer egingo dugun antolatuz.

De IKT


De IKT


De IKT


Ekin diogu lanari eta gaurko egunean zehar ere hortan arituko gara, lan ezberdinen informazioa ondo bildu, antolatu eta jarraitu ari garen lanean.

Klase orduan nire bloga modifikatu det, irudien tamaina egokitu eta modu honetan bloga txukun txukuna gelditu zait, ikasi berri ditudan gauza berriak ere aplikatu ditut, esaterako enlaceak ondo jarri...

Azkenik, esan nahiko nuke, komentatu digula behin lanak amaituta norberak bere blogera igo beharko duela, aurkibide moduko batean antolatua eta, nola ez, norberaren ikutu pertsonala emanez.
Horretarako "Scribd"-ez baliatuko gara, horregatik klase ordu honetan aipatutako orrialde honetan izena emateko aprobetsatzea otu zait, pentsatu eta egin. Hortaz behin lanak amaituta prest nago hauek nire blogera igotzeko, "Scribed"-en bidez.

De IKT


Agur ba.

HAMAIRUGARREN EGUNA

Kaixo,

De IKT


Gaur gure lanak aurreratu, antolatu,... egin ditugu. Klase orduan baita egunean zehar ere Teknologia Berriak arloko lanak burutzen aritu gara taldean. Gutxinaka lanak borobiltzen ari gara eta gauza interesgarriak sortzen ari garelakoan nago. Ideia desberdinak agertzen dira eta horiek lanetan txertatzen ditugu.

Horrela ari gara lanean...

Agur

domingo, 17 de mayo de 2009

HAMABIGARREN EGUNA

Egun on,

Gaurkoan atzoko hitzaldiaren inguruan blog-a osatzeko eta azalpenak emateko denbora eduki dugu.

Behin hau idatzita, azalduta eta txukun idatzi ondoren. Talde lanen inguruan hitz egiteko, ideiak argitzeko,...erako denbora eduki dugu.

Klase lasaiagoa izan da, baina aldi berean baliagarria talde lanak,...-en inguruan lantzeko.

Hori izan da orokorrean gaurkoa,

Agur.

HAMAIKAGARREN KLASE EGUNA

Kaixo.

Gaurkoan Aita Larramendi ikastolatik irakasle bat etorri zaigu, bere IKT-ren inguruko esperientzia, proiektuak, nondik norakoak,... azaltzeko asmotan. Aldez aurretik esan beharra daukat, hitzaldian aspektu ugari ondo jorratu dituela.

De IKT


IKASYS ETA TXANEALA proiektuen inguruan hitz egin du. Hala eta guztiz ere, lehenik eta behin ondo azaldu digu, honen guztiaren helburua edo xedea, bizitza osorako baliabideak eskuratzea dela. Baita proiektu ezberdinetaz ere.
ZERTARAKO? Elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, komunikatzen, ikasten, norbera izaten ikasteko. Esan bezala bizitza guztirako baliagarriak diren, konpetentzia orokorrak dira. Hauek eskola arloetan integratuz lantzen eta garatzen direnak.

Testuinguruak lantzeko baliagarriak dira, INGURUNEA. Ingurune soziala eta naturala: nola? zergatik?... funtzionatzen duten horrela.

Horregatik guztiagatik, jarduerak proposatzen dituzten adinean gora garatzen joateko.
Hau horren garrantzitsua bihurtzen ari da, zeina, IKT bizitzarako beharrezkoak diren baliabideen artean jarri den LEGEZ Europako gure inguru eta herrialde guztietan.

Formalkuntza, helburuak,... dituztela ondo azaldu digu. Horretarako ZERTARAKO? NORAINO? galderak egiten dituztelarik. Ikasleak IKT ezagutza eta erabilera-trebetasunari dagokionez, izan behar duen "IRTEERA-PROFILA" definitu zuten 16 urteei begira, 12 urteei begira, zikloka...

Zein trebetasun menderatu behar ditu: 10 urterekin? eta zortzi urterekin? gutxinaka errazago definitu.

PROFILAREN ADIBIDE BAT HAU LITZATEKE:

A.- Sistema informatikoaren kontrola.
B.- Informazioaren kudeatze eraginkorra.
D.- Informazioaren eta ezagutzaren komunikazioa eta elkartrukea.
E.- Informazio prozesatzailea eta edizioa.
F.- Datuen kudeaketa eta kalkulua.
G.- IKT baliabideen erabilera irekia eta arduratsua.
H.- Ezagutza eraikitzea eta problemak ebaztea.


Bestalde, NOLA GARATU IKT KONPETENTZIAK?

TXANELA ikastoletako plataforma bat da (bertan jaruderak daude) LH-rako proiektu pedagogikoa da. Bertan ikasketa materiala dago (arlo desberdinetakoa).

Irakaslearentzako gida didaktikoa dela esan daiteke, ikaslearentzat bertan IKT jarduerak dituelarik.

Lehendik landutakoa eta testuingurua mantenduz IKT-rekin zertan lagundu daitekeen pentsatzen da. (ad: komiki batetik abiatu ziren, gero IKT-n galderak sortuz hauek erantzuteke esate baterako nola sortu zen ura? gaiaren inguruan).

haurrei interpretazioa eskatu egiten zaie, beti, dakienetik abiatuta. Ikusten den guztiaren inguruan galderak egiten dira. Hasierako xedeak lortu ahal izateko asmoz, GOGORATZEN! prozesuan baliagarria da errealitateraen interpretazio zuzen bat egiteko. Esan bezala galderak egiten dira gaiaren inguruan erantzuteko, horretarako, iturri desberdinetara bidali egiten diutzet gero hauek partekatzeko. Ondoren dakitenarekin galdera nagusi bat egiten da eta erantzuna logikoa izan behar du landutakoaren arabera. Jarduera hauetatik irakasleak ikasle taldearen arabera eta eskolaren proiektu pedagogikoaren arabera aukeraketa bat egiten du.

De IKT


BALIABIDE DESBERDINAK ERABILTZEN DIRA:

1.- Animazioak, bideoak, galderak.
2.- Ikerketa jarduerak, webquest laburrak.
3.- Definizioak, hitz elkartuak.
4.- Museo birtualak,... (ikusgarria da, ikaslea bera sartu daiteke museoan), hiztegiak, entziklopediak, atlasa, interneta baliabideak.
5.- Datuetatik grafikoetara.
6.- Gelako bloga: komunikazio tresna, azalpenak (testua, irudia, audioa, bideoa), elkarrizketa gidatuak.
7.- Edizio lanak: bakarkakoak-elkarlanean, google-docs, txantiloien laguntzarekin.

IKASYS-ERI DAGOKIONEZ esan daiteke honen muñean oroimena (errepikapena, ulermena) dagoela, bada, hauek eskatzen duten jarduerak lantzen dira bertan. Ikasleari galdera konkretuak ematen zaizkio (mikroproblemak) eta erantzun bat eskatzen zaie. Irakasleak bakoitzaren prozesua ikus dezake. Hau ordenagialu txiki baten laguntzaz eta bakarka egin dezake ikasle bakoitzaz. Astean arlo bakoitzeko ordu erdin aritzen direlarik honetan.

De IKT


Hau izan da orokorrean gaurko hitzaldian jorratutakoa, ikus daitekeen bezala aspektu asko jorratzeko eta honen inguruan ikasteko aukera izan da.

Agur

miércoles, 6 de mayo de 2009

HAMARGARREN EGUNA

Egun on,

Gaurkoan blogaren inguruan hitz egin dugu, blogaren posibilitateez etekina atera behar dugula esan dugu. Esate baterako, argazkiak, enlaceak, hiperbinkulazioak... erabiltzea baliagarria da, betiere, nortasuna islatzeko norberaren blogean. Horretaz gain, blogean etiketek duten garrantziaz aritu gara eta ados nago horrekin, egun askotan zehar idatziko baitugu blogean eta hemendik aurrera zerbait aurkitu nahi bada etiketetan hitz klabeak idatziz gero gerora bilaketa askoz ere errazagoa izango da. Etiketa begiratuz, loturak egingo dugu bertan zer dugun idatzita erraz bilatu ahal izateko.

Horrekin lotuta gauza berriak ikasi ditut, esate baterako blogaren bitartez web orrialde bat idatzi beharrean bertan dagoen "insertar enlace"rekin gero blogeko testua publikatzerakoan zuzenean orrialde horretara eramango gaitu. Baliagarria iruditu zait horregatik aurreko egunean (ZORTZIGARREN EGUNA) proba egin dut amara berriko web orriarekin.

Modu honetan eta horrelako gauzak eginez, argiago azalduko litzateke dena.

Gaurko beste punto interesgarri bat ondorengoa izan da:
Elia izeneko neska bat etorri da, bere formakuntza teknologien inguruan eta haurrekin edukitako esperientzia kontatu digu. Teknologien integraziorako eta praktika onak egiteko ikerketa egiten aritu da.
Hasiera batean talde bat sortu zen eta gutxinaka jende berria integratu da eta horien guztien artean praktika egokiak bilatu nahi dituzte, praktika kolaboratiboa izan zedin.

Apadrinamiento digitala egin dute, klaseak zatitu eta haur eta lehen hezkuntzako ikaskideak nahasten dira horretarako. Erdia teknologia gelan (aurkezpenak,...)arituko lirateke eta beste erdia lanean. "Estrategia de agrupacion de alumnos". Ordutegi finko bat finkatua dago eta modu honetan denbora jakin bat eskainiko zaio teknologiari. Apadrinamientoarena interesgarria da kontenido digitala erabiltzeko batez ere.


De IKT


Orrialde horren bidez, komunikazioa hobeto bideratzen da, proposamen desberdinak azaltzen dira, partaidetza dago honi esker,...

Teknologiaren integrazioak oinarrizko helburu soziokonstruktibista, ariketak binaka taldeka, aktibitate kolaboratiboak... egitea bultzatu behar duela esan du eta ados nago horrekin. Azpimarratzekoa da azken hau, bada, teknologia integratzen bada praktika onak eraman behar dira aurrera eta hauek nolakoak diren jakitea garrantzitsua da: proiektu berritzaileak diren edo ez, refortzurako..., izan ere, helburu desberdinekin integratu daitezke.

Oso garrantzitsua da teknologiaren integrazioa beti proiektu pedagogiko baten barruan egon behar du. Esaterako eskola bat konstruktibista bada teknologiaren integraziarekin lortu nahi izango duguna konstruktibismoaren bidez lortu nahi diren helburuak potentzializatzea.

Eliak aurrera daraman programan, proiektu kolaboratiboak bultzatu nahi dituzte gehienbat, konpromezu bat bultzatuz, beste errealitate batzuk ezagutuz,...

Interesgarria iruditu zait,

agur.