miércoles, 29 de abril de 2009

ZORTZIGARREN EGUNA

Kaixo,

Duela gutxi Amara Berriko bideo bat ikusi berri dugu. Amara Berrin aldizkaria, irratia, telebista, txikiweb-a,... dute, hortaz, esan dezakegu, oso aurreratuak daudela teknologian, baita garrantzia handia ematen diotela ere esan daiteke (betiere proiektu pedagogikoan oinarrituta). Nik Amara Berrin ikasi nuen aldetik, baina Morlas edifizioan, gauza hauek guztiak, hots, irratia, aldizkaria, txiki web-a, telebista,... ezagunak ditut, lan egin baitut horietan. Hala ere, ni Amara Berrin ikasten negoenean oraindik ez zegoen horrenbeste teknologiarik, gainontzeko aspektuak landu nituen arren, txikiweb-a ez zegoen, baina lan dinamika ezaguna eta interesgarria iruditzen zait.

Txikiweb-an zentratu da gaurko bideoa. Txikiweb-a txoko bat da, aproposa bertan teknologia baliabideekin lan egiteko. Txikiweb, eskolako web orrialdeko atal bat da eta hau burutzeaz eskolako ikasleak arduratzen direla ikusi ahal izan dugu. Egunero lau ikaslek hartzen dute parte, era berea, egunero interneten publikatzen delarik.
Bertan irratiko emisioak zintzilikatzen dira, txikien lanak,... eta lan hori guztia burutzeko ordenagailua, eskanerra,... erabiltzen dute.

Irakaslearen papera egokia dela iruditzen zait, bada, gauzak gogorarazi eta sugeritu egiten ditu, dialogatu egiten du, bere iritzia ematen du,...

Lan hau ebaluatua izaten da eta ikasleei diploma bat eman egiten zaie (azkeneko hau oso egokia iruditu zaidalarik).

Hau baliagarria izan zait, guk egin beharreko lanaren eredu moduko bat ikusi ahal izateko eta horretaz jorratu gara:
Deskribapena irudi bidez azaldu beharko da, baita non dagoen kokatua ere, nola dagoen egituratuta (irakasle papera, zer dagoen,...), ikasle-irakasle rola eta hauen ahotsa bideoan adieraztea, ikasleek egindako lanak erakustea, gure ikuspegi pertsonala txertatzea (gure ahotsa azaltzea garrantzitsua da),...

Lagungarria izan zait gaurko klasea lana bideratzeko eta eredu bat ikusi ahal izateko.

Hau izan da gaurkoz dena,

agur.

No hay comentarios:

Publicar un comentario