martes, 5 de mayo de 2009

BEDERATZIGARREN KLASEA

Kaixo,

Gaur Amara Berri eskolatik etorri zaizkigu, IKT nola lantzen duten ikusi ahal izateko, izan ere, proiektu berritzailea eta sakona dute. Irratia nola lantzen duten ikus daiteke, teknikaria, kontrolatzailea,... -ren papera betetzen dute haurrek eta irrati saio oso bat egunero sortzeko gai izaten dira teknologiaren erabilpenaren bidez.

De IKT


Hauek dira besteak beste, erabiltzen dituzten teknologiak:
Bestetik aurrekoan azaldu bezala txikiweb-an idazten dute egunero, ikasleak txandatuz, bertan hainbat aktibitate egin eta lantzen dituzte hau aurrera atera ahal izateko.
Hori gutxi balitz telebista ere badute, honen inguruan aritzen dira saio ezberdinak prestatuz, eginez,...
Azkenik, aldizakari bat ere egiten dute, bertan lan ezberdinak txertatuz eta ondoren plazaratuz.

Aktibitate hauek guztiak haurren autonomia garatzeko baliagarria da, baita teknologietan erraztasuna eta trebezia garatzea ere. Modu desberdin batean adierazteko ere baliagarria da eta etorkizunerako baliabideak eskuratzen dituzte ere.

Hau guztia bizi nuen eta zortea dudala iruditzen zait, izan ere, txikitatik teknologiarekin loturiko aktibitate ugari egin nituen, aurretik aipatutakoak, beste modu batean lan egiteko, ikasteko, besteekin harreman berrriak edukitzeko, esfortzuak beste modu batean plasmatzeko,... baliagarria izan zitzaidan eta egia esan oso aberatsgarria iruditzen zait.

Beraz esan dezakegu benetan garrantzitsua dela eredu desberdinei erreparatzea horietaz ikasi ahal izateko, modu horretan, ikasleen ahalmenak garatu.

Horretaz gain, gaurko klasean, mota ezberdinetako praktika onak daudela esan dugu, hau, berritzailea edo hobea denari deitzen diogu, zoritxarreaz egun zaila da berritzailea izatea baina eredu desberdinei so eginez ikasi eta proposamen berriak sor daitezke, horren adibide Webquest-a izan daiteke.

Honetaz gain gaur helburu desberdinen inguruan aritu gara, besteak beste; lanak planifikatu (horien inguruko zalantzak argituz), eskolen IKT-ren inguruko hainbat aspektu landutzea, Ispaster eskolako "Arto Lapurra"-ren azalpena ikusi eta honen metodologiari eta lan egiteko modua aztertu dugu, Teknologia proiektuak beti diogun bezala proiektu pedagogiko baten barruan oinarritzea,...

Aipatutako helburuetan esan bezala, eskoletan zein azpiegitura dauden ikusi beharra daukagu, ezinbestekoa baita, ordenagailua, eskanerra, software, hardware,... horiek identifikatzea garrantzitsua da. Ikasleek nola erabiltzen duten ikusi behar da, zein prozesu, pausu,...jarraitzen duten jakitea inportantea da.

Esandako "Arto Lapurra" esperientzia egokia iruditu zait, Bizkaiako Ispaster Eskolan IKT eskolan murgiltzeko. Andereñoak ipuin multimedia bat ("Arto Lapurra" aukeratu zuen)egiteko proposamena bultzatu nahi zuen eskola txiki hartan, esan beharra dago, hori aurrera atera ahal izateko ezinbestekoa dela baliabideak edukitzea. Eskola haur horietaz hornitua zegoen: ordenagailuak, eskanerra,... bazuten. Interesgarria iruditu zait, hau lantzerako oduan beraiek kokatutako lurraldean inplikatzeko eta modu horretan haurrek ipuin bilduma egiteko, beren aiton-amonei galdetu behar izan zieten herriko ipuinen inguruan. Hauek galdetu eta erantzunta grabatu egiten zuten. Nire ustez horrek inplikazio emozionala ere dakarki prozesuan.

De IKT


Ikusi dudanez ondorengo prozedura jarraitu behar izan zuten:

1/ Herrian bildutako ipuinetatik denon artean bat aukeratu.
2/ Ipuina irakurri eta denok ezagutu.
3/ Ipuina ezagutu ondoren denon artean erabaki momentu esanguratsuak margotzeko
4/ Ume bakoitzari zati bat eman eta margotu. Margotzeko hartu zituzten orriak eta pinturak.
5/ Margotu ondoren sailkatu eta irudiei zegozkien esaldiak idatzi.
6/ Orrietan egindako marrazkiak eskaneatu eta artxiboak gorde ordenagailuko karpeta batean.
7/ Power Point erabiliz txertatu irudiak eta falta ziren esaldiak idatzi.
8/ Musika aukeratu hitz egiterakoan eta trantsizioetan entzuteko.
9/ Iruidiak txertatu eta esaldiak idatzi ondoren ipuinaren egindako laburpena irakurtzerakoan hasi ziren grabatzen. Irudi bakoitzari zegokion testua jarriz.
10/ Power Pointekin pss artxibo bat sortu .


Esan bezala proiektu honek teknologian murgiltzeaz gain (Power Point-a,...), beste hainbat aspektu garatzeko baliagarria da, autonomia garatu, bi eredu curricular jarraitzen ditu, teknologia, plastika, musika, esplorazioa, lana ez bakarrik arkatzarekin egin baizik eta teknologiarekin, sormena lanadu, erabakiak hartzen ikastea, beren lurraldearekiko lotura,... eta hauek guztiak EZINBESTEKOAK dira haurrekin lantzeko. Esan bezala sormena landuz hori delarik gure eskola idealaren balore garrantzitsuenetako bat.
Esan bezala eskola txikian garatu zen proiektua eta eskola horietan izaten den moduan adin desberdineko haurrak batera egoten dira. Lan hau modu honetan garatu da eta oso garrantzitsua da, enpatia, giza baliabideak,... bultzatu baititu.
Kulturarekiko gertutasuna bultzatu du baita ere azkenerako gure sormena,... lanaduz emaitza berri bat sortuko delarik, benetan azpimarragarria iruditzen zait.

Interesgarriena azkeneko hau iruditu zait, bada, proiektu honen bidez, haurraren aspektu asko eta asko lantzeko baliagarria da, gainera haurraren inplikazioa lortuz ziur nago oso gertukoa eta interesekoa baita.
Hasieran esan bezala asko ikasi daiteke beste proiektuak ikusiz, niri azkeneko hau bereziki oso polita eta interesgarria iruditu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario