domingo, 17 de mayo de 2009

HAMAIKAGARREN KLASE EGUNA

Kaixo.

Gaurkoan Aita Larramendi ikastolatik irakasle bat etorri zaigu, bere IKT-ren inguruko esperientzia, proiektuak, nondik norakoak,... azaltzeko asmotan. Aldez aurretik esan beharra daukat, hitzaldian aspektu ugari ondo jorratu dituela.

De IKT


IKASYS ETA TXANEALA proiektuen inguruan hitz egin du. Hala eta guztiz ere, lehenik eta behin ondo azaldu digu, honen guztiaren helburua edo xedea, bizitza osorako baliabideak eskuratzea dela. Baita proiektu ezberdinetaz ere.
ZERTARAKO? Elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, komunikatzen, ikasten, norbera izaten ikasteko. Esan bezala bizitza guztirako baliagarriak diren, konpetentzia orokorrak dira. Hauek eskola arloetan integratuz lantzen eta garatzen direnak.

Testuinguruak lantzeko baliagarriak dira, INGURUNEA. Ingurune soziala eta naturala: nola? zergatik?... funtzionatzen duten horrela.

Horregatik guztiagatik, jarduerak proposatzen dituzten adinean gora garatzen joateko.
Hau horren garrantzitsua bihurtzen ari da, zeina, IKT bizitzarako beharrezkoak diren baliabideen artean jarri den LEGEZ Europako gure inguru eta herrialde guztietan.

Formalkuntza, helburuak,... dituztela ondo azaldu digu. Horretarako ZERTARAKO? NORAINO? galderak egiten dituztelarik. Ikasleak IKT ezagutza eta erabilera-trebetasunari dagokionez, izan behar duen "IRTEERA-PROFILA" definitu zuten 16 urteei begira, 12 urteei begira, zikloka...

Zein trebetasun menderatu behar ditu: 10 urterekin? eta zortzi urterekin? gutxinaka errazago definitu.

PROFILAREN ADIBIDE BAT HAU LITZATEKE:

A.- Sistema informatikoaren kontrola.
B.- Informazioaren kudeatze eraginkorra.
D.- Informazioaren eta ezagutzaren komunikazioa eta elkartrukea.
E.- Informazio prozesatzailea eta edizioa.
F.- Datuen kudeaketa eta kalkulua.
G.- IKT baliabideen erabilera irekia eta arduratsua.
H.- Ezagutza eraikitzea eta problemak ebaztea.


Bestalde, NOLA GARATU IKT KONPETENTZIAK?

TXANELA ikastoletako plataforma bat da (bertan jaruderak daude) LH-rako proiektu pedagogikoa da. Bertan ikasketa materiala dago (arlo desberdinetakoa).

Irakaslearentzako gida didaktikoa dela esan daiteke, ikaslearentzat bertan IKT jarduerak dituelarik.

Lehendik landutakoa eta testuingurua mantenduz IKT-rekin zertan lagundu daitekeen pentsatzen da. (ad: komiki batetik abiatu ziren, gero IKT-n galderak sortuz hauek erantzuteke esate baterako nola sortu zen ura? gaiaren inguruan).

haurrei interpretazioa eskatu egiten zaie, beti, dakienetik abiatuta. Ikusten den guztiaren inguruan galderak egiten dira. Hasierako xedeak lortu ahal izateko asmoz, GOGORATZEN! prozesuan baliagarria da errealitateraen interpretazio zuzen bat egiteko. Esan bezala galderak egiten dira gaiaren inguruan erantzuteko, horretarako, iturri desberdinetara bidali egiten diutzet gero hauek partekatzeko. Ondoren dakitenarekin galdera nagusi bat egiten da eta erantzuna logikoa izan behar du landutakoaren arabera. Jarduera hauetatik irakasleak ikasle taldearen arabera eta eskolaren proiektu pedagogikoaren arabera aukeraketa bat egiten du.

De IKT


BALIABIDE DESBERDINAK ERABILTZEN DIRA:

1.- Animazioak, bideoak, galderak.
2.- Ikerketa jarduerak, webquest laburrak.
3.- Definizioak, hitz elkartuak.
4.- Museo birtualak,... (ikusgarria da, ikaslea bera sartu daiteke museoan), hiztegiak, entziklopediak, atlasa, interneta baliabideak.
5.- Datuetatik grafikoetara.
6.- Gelako bloga: komunikazio tresna, azalpenak (testua, irudia, audioa, bideoa), elkarrizketa gidatuak.
7.- Edizio lanak: bakarkakoak-elkarlanean, google-docs, txantiloien laguntzarekin.

IKASYS-ERI DAGOKIONEZ esan daiteke honen muñean oroimena (errepikapena, ulermena) dagoela, bada, hauek eskatzen duten jarduerak lantzen dira bertan. Ikasleari galdera konkretuak ematen zaizkio (mikroproblemak) eta erantzun bat eskatzen zaie. Irakasleak bakoitzaren prozesua ikus dezake. Hau ordenagialu txiki baten laguntzaz eta bakarka egin dezake ikasle bakoitzaz. Astean arlo bakoitzeko ordu erdin aritzen direlarik honetan.

De IKT


Hau izan da orokorrean gaurko hitzaldian jorratutakoa, ikus daitekeen bezala aspektu asko jorratzeko eta honen inguruan ikasteko aukera izan da.

Agur

No hay comentarios:

Publicar un comentario