miércoles, 6 de mayo de 2009

HAMARGARREN EGUNA

Egun on,

Gaurkoan blogaren inguruan hitz egin dugu, blogaren posibilitateez etekina atera behar dugula esan dugu. Esate baterako, argazkiak, enlaceak, hiperbinkulazioak... erabiltzea baliagarria da, betiere, nortasuna islatzeko norberaren blogean. Horretaz gain, blogean etiketek duten garrantziaz aritu gara eta ados nago horrekin, egun askotan zehar idatziko baitugu blogean eta hemendik aurrera zerbait aurkitu nahi bada etiketetan hitz klabeak idatziz gero gerora bilaketa askoz ere errazagoa izango da. Etiketa begiratuz, loturak egingo dugu bertan zer dugun idatzita erraz bilatu ahal izateko.

Horrekin lotuta gauza berriak ikasi ditut, esate baterako blogaren bitartez web orrialde bat idatzi beharrean bertan dagoen "insertar enlace"rekin gero blogeko testua publikatzerakoan zuzenean orrialde horretara eramango gaitu. Baliagarria iruditu zait horregatik aurreko egunean (ZORTZIGARREN EGUNA) proba egin dut amara berriko web orriarekin.

Modu honetan eta horrelako gauzak eginez, argiago azalduko litzateke dena.

Gaurko beste punto interesgarri bat ondorengoa izan da:
Elia izeneko neska bat etorri da, bere formakuntza teknologien inguruan eta haurrekin edukitako esperientzia kontatu digu. Teknologien integraziorako eta praktika onak egiteko ikerketa egiten aritu da.
Hasiera batean talde bat sortu zen eta gutxinaka jende berria integratu da eta horien guztien artean praktika egokiak bilatu nahi dituzte, praktika kolaboratiboa izan zedin.

Apadrinamiento digitala egin dute, klaseak zatitu eta haur eta lehen hezkuntzako ikaskideak nahasten dira horretarako. Erdia teknologia gelan (aurkezpenak,...)arituko lirateke eta beste erdia lanean. "Estrategia de agrupacion de alumnos". Ordutegi finko bat finkatua dago eta modu honetan denbora jakin bat eskainiko zaio teknologiari. Apadrinamientoarena interesgarria da kontenido digitala erabiltzeko batez ere.


De IKT


Orrialde horren bidez, komunikazioa hobeto bideratzen da, proposamen desberdinak azaltzen dira, partaidetza dago honi esker,...

Teknologiaren integrazioak oinarrizko helburu soziokonstruktibista, ariketak binaka taldeka, aktibitate kolaboratiboak... egitea bultzatu behar duela esan du eta ados nago horrekin. Azpimarratzekoa da azken hau, bada, teknologia integratzen bada praktika onak eraman behar dira aurrera eta hauek nolakoak diren jakitea garrantzitsua da: proiektu berritzaileak diren edo ez, refortzurako..., izan ere, helburu desberdinekin integratu daitezke.

Oso garrantzitsua da teknologiaren integrazioa beti proiektu pedagogiko baten barruan egon behar du. Esaterako eskola bat konstruktibista bada teknologiaren integraziarekin lortu nahi izango duguna konstruktibismoaren bidez lortu nahi diren helburuak potentzializatzea.

Eliak aurrera daraman programan, proiektu kolaboratiboak bultzatu nahi dituzte gehienbat, konpromezu bat bultzatuz, beste errealitate batzuk ezagutuz,...

Interesgarria iruditu zait,

agur.

2 comentarios:

  1. Dudarik gabe langile zara baina argazkiaren tamaina egokitu egin behar dituzu.
    animo eta mila esker denagatik

    ResponderEliminar
  2. maite agirrezabalagaren helbidea gaizki linkatuta dago.

    ResponderEliminar