Gaur klaseko azken eguna izan da, horregatik taldetxo bakoitzak lan aurkezpenak egin ditugu. Hausnarketa moduko bat izan da eta jabetu nahiz ikastaro honetako prozesuan hainbat ideia eskuratu ditudala eta beste batzuk ordea aldatu.
Teknologian trebeagoa naizela konturatu naiz, baita etorkizunean baliagarriak izango zaizkidan baliabideak eskuratu ditudala ere eta pozik nago horrekin.
Jabetu naiz baita ere teknologiak gizarte honetan duen garrantziaz eta horren aurrean guk jakin behar dugula zein erabilpen emango diogun.
Irakasle izango naizen aldetik haurrak teknologietan trebatzea garrantzitsua dela ikusi dut, betiere irizpide batzuk jarraituz eta pedagogia batean oinarrituz.
Oso gustura gelditu naiz, ikastaroekin, egindako lanekin eta ikasitakoarekin.
![]() |
De IKT |
Besterik gabe, eskerrik asko.
Agur bero bat
hello... hapi blogging... have a nice day! just visiting here....
ResponderEliminar